Información

Data
2017ko urriak 17, 09:30etan
Hizlariak
Hizlariak
Tokia
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, Orona Fundazioa, Hernaniko Campusa (Gipuzkoa)
GPS koordenatuak
43°16'34.3``N, 1°59'08.2``W

DOAKO jardunaldia; sarrera doan, aldez aurretik izena emanez gero.

ZURE IRITZIA GARRANTZITSUA DA

2017ko urriaren 17aren jardunaldirako bertaratuentzat:

Hurrengo galdeketak, jardunaldiaren garapenari buruzko zure iritzia jakitea du helburu, hobekuntza-elementuak identifikatzeko.

Minutu batzuk bakarrik eramango dizkizu.

GALDEKETA EGIN

Jardunaldiaren deskribapena

Azken urteotan, gora egin du eta asko zabaldu da, oro har, Interneten erabilera; horren ondorioz alor guztietan zabaldu diren aukerek industriaren esparrura hurbilarazi dituzte orain arte ia salerosketen eta zerbitzuen esparruan edo kontsumo-produktuei lotutakoetan soilik erabili izan diren tresnak eta estrategiak. Oso urrats garrantzitsua da hori halako enpresa guztientzat, zeinak, oro har, Internet ez baitute erabiltzen marketinerako eta komunikazioetarako baizik.

Oso denbora gutxian, halabeharrezko errealitate bihurtu dira hainbat gauza: telefonia- eta datu-sare nonahikoak daude, informazio-kantitate handiak era fidagarrian eta denbora errealean transmititzeko ahalmena dutenak; elektronikan, bai miniaturizazioan, bai zehaztasunean eta prezioan izandako aurrerapen handiei esker, ezin konta ahala sentsore eta monitorizazio- eta komunikazio-sistema agertu dira; merkatuak globalizatu dira, eta, ondorioz, bezeroak fisikoki urrutiago daude eta lehiakide berriak agertzen dira; balio erantsi handiko produktu berriak jarri beharra dago merkatuan, lehia handiago horri aurre egiteko eta bezeroak leialtzeko (adibidez, pertsonalizazio-maila handia eskainiz). Eta, hori guztia, oso azkar ari da hazten, eta, bide horretatik, lerro, behar eta aukera berriak ari dira zabaltzen.

Normala denez, ordea, aukera berri horiek arrisku berriak dakartzate. Arrisku nagusietako bat, oso larria, komunikazioen eta trukatzen dugun informazioaren segurtasuna da. Izan dira kasu entzutetsuak, eta ez dago gogorarazi beharrik, non lehen mailako erakundeen sistemek eraso zibernetikoak jasan baitituzte; datuak galdu dituzte, edo argitaratu nahiz bahitu egin dizkiete, eta, ondorioz, kalte ekonomikoak izan dituzte, eta ospea galdu.

Gure industria-enpresak hasi dira Internetera konektatutako ekipoak masiboki erabiltzen, eta gauzen Interneten eztanda horrek ziberseguntasun-ahalmen aurreratuak izatera behartzen du, gorago aipatutako arriskuak minimizatzeko.

Egoera hori izanik, IK4 Research Alliancek jardunaldi bat antolatu du, enpresei, unibertsitateei, ikerketa-zentroei eta alor horretako azken errealitateak, joerak eta etorkizuneko erronkak alderdi teknikotik zein diren jakin nahi duten eragile orori zuzendua.

Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Aldundia gurekin izango dira, alor horretan dituzten ekimen gailenak azaltzeko. Daimler Trucks etxeko aditu batek ekingo die hitzaldi teknikoei. Tresna horiek industria- eta zerbitzu-estrategian pixkanaka sartzeari lotuta, bere esperientzia, etorkizuneko lan-lerroak, eta prozesu horrek dakartzan inplikazio, aukera eta erronken ikuspegi orokorra azalduko ditu.

Ondoren, teknologia horren zenbait alderdi landuko dituzte gainerako hizlariek, etorkizun hurbilean izango dugun panorama zehazteko asmoz, betiere arreta jarrita berrikuntza edo maila zientifiko eta teknologiko handiena duten alderdietan eta haien aplikazio jakinetan.

PROGRAMA / ez ahaztu

Txostenak PDF-an deskargatzeko, aukeratu ezazu interesatzen zaizuna, egizu klik eta fitxa barruandeskargatzeko botoia aurkituko duzu.

Agurra eta jardunaldiaren aurkezpena: IK4 Research Alliance.

Atsedenaldia eta kafea.

Sistema txertatuen segurtasuna: negozioa babesteko faktore gakoa.

Hizlarien mahai-ingurua, galderak eta amaiera.

Pintxoak eta harremanak.

OHARRAK:

– Doako jardunaldia; sarrera doan, aldez aurretik izena emanez gero.

– Daimler Trucksen hitzaldia ingelesez izango da eta ez da aldibereko itzulpenik egingo.

– Moderatzailea eta jardunaldiaren gidaria: Javier Laucirica, IK4 erakundeko zuzendari zientifiko eta teknologikoa.

– AHOLKULARITZA-ZERBITZUA: jardunaldia amaitutakoan, CDTIko langileak prest izango dira erakunde horrek I+G+Bko proiektuak martxan jartzeko dituen tresnei eta laguntzei buruzko informazioa emateko, interesa duen orori. Hala bada, jakinarazi jardunaldira sartzean, akreditazioak egiteko unean.

INSKRIBATU ZAITEZ / ez ezazu jardunaldia galdu

INSKRIPZIO EPEA ITXITA DAGO

Jardunaldia non egingo den

Hernaniko Campusa – Galarreta

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea

Jauregi Bailara kalea, z.g.

20120 Hernani (Gipuzkoa)

Tel: (+34) 943 335588

Helbidea lortu

PARTEKATU EZAZU:

LAGUNTZAILEAK

gv
logo-gipuzkoa-kirolak_2
daimler_2
afm_2
gaia_2
planetic_2
cdti_2

Kontaktua

logo-ik4

Eduardo Múgica:
eduardo@ik4.es | +34 638 863 105

Lege-oharra

© 2017 Ciberseguridad en aplicaciones industriales: situación actual y tendencias IK4

mautic is open source marketing automation